Informazio eta arau orokorrak

 

  1. Elkarbizitza edo lankidetzako arauak behin eta berriz ez betetzea,etxera bidaltzeko arrazoia izango da. Itzulia arduradunen kontura izango da.
  2. COVID19ak eragindako egoeraren arabera eta osasun agintariek emandako aholkuei jarraituz, programak aldaketak jasan ditzake. 
  3. COVID19a dela-eta, jarduera egoki baterako higiene eta segurtasun neurriei dagokienez, parte-hartzaileek osasun-agintariek emandako aholkuak eta neurriak bete beharko dituzte ekintzan parte hartu ahal izateko. 
  4. Izena ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara.
  5. Ez da bisitarik onartuko.
  6. Telefono mugikorra edo gailu elektronikorik ez eramatea gomendatzen da. Eramaten badute, murrizketak egon daitezke.
  7. Arropa guztia markatuta eraman beharko dute. Dirurik ez eramatea aholkatzen da.
  8. Ez da dirua itzuliko ondo frogatutako arrazoirik ez badago.
  9.  Baliozko gauzak ez eramatea gomendatzen dugu. Antolatzaileak ez dira horien erantzule egingo.
  10. Gazteria Zerbitzuak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, eta horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk.