Aurretiko izen-ematea

 

  • Noiz: martxoaren 9tik 20ra.
  • Non: online eta Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta dago 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago) eta kanpainan parte hartzen duten udal-bulegoetan.
  • Erreklamazioak egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta Interneten. Erreklamazio-egunak:  martxoak 23 eta 24.

Izena eman!

 

 

Plazak banatzea

Plaza guztiak martxoaren 26an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez (emaitzak ikusgai martxoaren Xtik aurrera). 

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.

Ahalik eta haur gehienek gure udalekuetan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzean lehentasuna emango zaie aurreko urteetan gure udalekuetan parte hartu ez zutenei.

 

Izen-ematea

Zozketaren emaitzak interneten eta aipatutako bulegoetan jarriko dira.

Zozketan plaza lortu dutenek izen-ematea martxoaren 27tik apirilaren 13ra bitartean egin beharko dute.

Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik eman ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko da.

 

Izen-ematea nola egin 

  1. Online: izen-ematea on line egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...). Gure web orrian aurkituko duzu aktibatzeko beharrezkoa den informazioa. 
  2. Paperean: Gipuzkoako Foru Aldundiko Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta dago 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago) .