Lurraska Ingurugiro Zentroa

Lurraskako Aterpetxea

Kokapena

Ajangizen dago, Gernikatik kilometro batera, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdian.

Kanpatxu auzoa, z/g 48320 Ajangiz-Lurraska 
Bizkaia

Ezaugarriak

Aterpetxearen bigarren eta hirugarren solairuetan daude logelak eta bainuak. Aretoak eta lantegiak kokatzen diren zonaz gain, egur-labe bat dago behe-solairuan, etxearen atzealdean, alboko eraikin batean, eta goiko solairuan ludotekarako egokituta dagoen espazio zabal bat. Ukuiluetan ardiak eta behiak daude. Zaldi- eta behor-hazitegi bat. Oilategian hainbat hegazti eta animalia daude, hala nola, untxiak. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea  ez dago egokituta  mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Animaliekin egiteko eta baratzeko jarduerak.
  • Tailerrak.
  • Gaubelak.
  • Txangoak.
  • Ingurumen-hezkuntzarekin eta astialdiarekin lotutako ekintzak.
  • Hondartzarako irteeerak eta piraguak.

 

Txandak. Uztaila

9-11 urte (2015-2017)

Egunak Hizkuntza Egunerokoa
8-14 Euskara
16-22 Euskara
23-29 Euskara