Orio Txurruka aterpetxea

Orioko Aterpetxea

Kokapena

Kostaldean dago, Orioko herrigunetik 1,8 km-ra. Leku pribilegiatu batean dago, Oria itsasadarraren aurrean eta Oribarzar hondartzan.

Oribazar hondartza 20810 Orio
Gipuzkoa

Ezaugarriak

12 eta 16 lagunentzako logelak, ohatzeekin. Bost areto ditu eta horietako bat gela interaktiboa da. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pongeko mahaia eta eraikin estalia, pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Astialdiko jarduerak.
  • Gaueko jolasak.
  • Txangoak.
  • Mendi-irteerak.
  • Hondartza eta igerilekua.
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera.

 

Txandak. Uztaila

9-11 urte (2015-2017)

Egunak Hizkuntza Egunerokoa
16-22 Euskara
23-29 Euskara

 

12-13 urte (2013-2014)

Egunak Hizkuntza Egunerokoa
1-7 Euskara
8-14 Euskara