Izan uda bizi-bizia, Udabizirekin!

 

 

Udabizik biltzen ditu uda honetan Gipuzkoako haurrek eta gazteek egin ditzaketen aisialdiko ekintza interesgarriak, erakunde eta elkarte desberdinek antolatzen dituztenak; eta horrekin batera, udan astialdian aritzeko lan-eskaintzak.

Udaleku irekiak izan daitezke, edo kanpamentuak, auzolandegiak, etab.; gai bati buruzkoak edo orokorrak; herri batekoak edo lurralde osokoak… Aukera zabala da, behar duzuna topatzeko.

Izan uda bizi-bizia, Udabizirekin!

Astialdia denbora-pasa hutsa baino askoz gehiago da. Ikaskuntzarako, hazkunde pertsonalerako eta sozializaziorako gune pribilegiatua da, batez ere haur eta nerabeentzat. Aisialdiko jardueren bidez, balioak, trebetasun sozialak, autonomia eta jarrerak garatzen dira.

Aisia hezigarriaren esparruan lan egiten dugun erakunde eta profesionalok erantzukizun handia dugu. Gure lanak osagai pedagogiko argia duenez, funtsezkoa da xehetasun guztiak zaintzea, jarduera seguruak, inklusiboak eta kalitatezkoak bermatzeko. Planifikazioa, hezkuntza-taldearen prestakuntza, taldearen beharrei erantzutea eta babes-inguruneak sortzea funtsezkoak dira astialdiko esperientzia positiboa eta aberasgarria izan dadin.

Era berean, familiek funtsezko zeregina betetzen dute. Seme-alabentzako jarduera bat aukeratzerakoan, garrantzitsua da zenbait elementuri erreparatzea, ingurune hori segurua dela eta bere hezkuntza-ildo eta balioekiko koherentea dela ziurtatzeko. Ongizatea, errespetua eta garapen pertsonala lehenesten dituzten proiektuetan konfiantza izatea funtsezkoa da astialdia, dibertigarria izateaz gain, benetako hezkuntza-aukera izan dadin.


Aholkuak 

Zeregin horietan laguntzeko prestatu ditugu aholku batzuk, batetik, haur edo nerabeentzako astialdiko jarduera bat bilatzen ari diren gurasoentzako, eta bestetik, jarduerak antolatu nahi dituzten elkarte eta entitateentzako.

Elkarte eta entitateak: Zuen jardueren informazioa datu-base honetan sartu nahi baduzue, beheko laukian duzue formularioa. Kontuan izan, derrigorrezkoa dela zuen jarduerak ordenamendu juridikoa betetzen duela ziurtatzen duen erantzukizun-adierazpena sinatu eta igotzea.

Haur eta nerabeen familia edo tutoreak: Zuen seme-alabentzako uda honetarako jarduera bat topatu nahi baduzue, beheko laukian duzue bilatzailea. Datu-base honetan azaltzen diren udalekuen arduradunek erantzukizunpeko adierazpen bidez ziurtatu dute dagozkien araudiak eta segurtasun-neurriak betetzen dituztela eta ematen dituzten datuak egiazkoak direla.

320x162

Udan aisiaz gozatzeko ekintzaren batean parte hartu nahi baduzu, erabili bilatzailea gehien interesatzen zaizkizunak topatzeko

 

320x162

Udan begirale-lanetan aritu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu hainbat erakunde eta elkartek egindako lan-eskaintzak ere

 

320x162

Udabizin zure elkarte edo erakundearen udako ekintzak eta lan-eskaintzak argitaratu nahi badituzu bete formularioa