Eskola-bizitzaren esparruko datuak

 

Haur eta nerabeen % 67 oso pozik dago ikaskideekin, % 65,4 ikasle-bizitzarekin eta % 61,1 ikasten dituen gauzekin. 12 urtetik gorakoen artean, ehunekoak % 55,8, % 45 eta % 37,8 dira, hurrenez hurren. Garrantzitsua da kontuan hartzea % 11,5ek maila baxuan edo neurri batean puntuatzen dituela ikasitakoak, % 10,4k ikasle-bizitza eta % 6,2k gelako ikaskideak.


 

% 33,6 oinez joaten da lagunekin eskolara. 

Eskolarako joan-etorriak


 

Ondoen baloratutako alderdiak honako hauek dira: ikastetxean sentitzen duten segurtasuna, irakasleen laguntza arazoren bat dutenean eta gainerako ikaskideen laguntza. Balorazio txarrena jaso dutenen artean, parte-hartzearekin lotutakoak nabarmentzen dira: % 23,5ek uste du irakasleek ez diotela behar adina entzuten, eta % 26,8k uste du erabakiak hobeto har daitezkeela.

 

Eskola-bizitzarekin erlazionatutako hainbat alderdirekiko adostasun maila