Antzerki komunitarioa Argentinan sortu zen 80. hamarkadan kaleak berriz hartu eta, artea tresna gisa erabiliz, herriaren boterea berreskuratzeko. Komunitatetik komunitatearentzako sortutako antzerki-proiektua da, elkartzeko, antolatzeko eta komunikatzeko jaioa. Oinarrizko ideiak honakoak dira: arteak eraldaketa soziala eragiten duela eta edonor izatez sortzailea dela. Ondorioz, alderdi hori garatzeko aukera eta testuingurua sortzea da gakoa, komunitateko auzokideei ahotsa emanez.
Helburuak:
Gazteak, beren komunitatearen isla sortzea: gertakizun, egoera, gatazka edo kontakizun bat.
Herritarren saretzea eta parte-hartze soziokomunitarioa sustatzea artearen bidez.
Antzerki-tresnak esperimentatzea.
Norberaren garapen pertsonala garatzea.
Komunitatean eragitea antzerkiaren bidez.
Landuko diren eduki eta gaitasunak:
Teorikoa: taldeetako antolatze-ereduak, dramaturgia, estetika, filosofia, talde erreferenteak eta historia eta oraina.
Ariketa ludikoak (elkar-ezagutza sustatzeko).
Gorputz adierazpenerako ariketak.
Idatzizko ariketak.
Metodologia:
Metodologia aktiboak. Antzerki sozialean oinarritutako tekniken eta ariketen garapena gehienbat.