Hitzaldia: Familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak.
Tailerra: Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Babesaren gakoa ingurune seguruak eta babesleak sortzea da. Ingurune horietan, pertsonak erabat garatu ahal izango dira, beren eskubideak errespetatu ahal izango dira eta edozein indarkeria-motatatik libre egongo dira.
Helburuak:
Hitzaldia:
Haur eta nerabeen hazkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea.
Jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
Tailerra:
Haur eta nerabeen hazkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea.
Jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
Balizko jazarpen-egoerei modu egokian eta indarkeriarik gabe erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Hitzaldia:
Zer da bullying-a? Jazarpen-egoerak versus bullying-a.
Zer dira gatazkak?
Gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak.
Goiz antzematea eta babesgabetasuna.
Zer egin dezake familiak?
Tailerra:
Zer da bullying-a? Jazarpen-egoerak versus bullying-a.
Zer dira gatazkak?
Gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak.
Goiz antzematea eta babesgabetasuna.
Zer egin dezake familiak?
Babes-alderdiak versus arrisku-alderdiak.
Trebetasun sozialak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
Inpultsibitatea eta autokontrola.
Gatazkak konpontzea.
Nerabeekin elkarrizketak.
Zer funtzio betetzen dugu familiek?
Metodologia:
Hitzaldia:
Parte hartzeko metodologia. Hitzaldia izan arren eta trebatzaileak azalpen teoriko-praktikoa emango duen arren, bertaratuak parte hartzera gonbidatuko dira bi norabideko komunikazioa sustatuz.

Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.
Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:
Ordenadorea eta proiektorea beharrezkoak. Internet eta arbela bat baldin badaude hobe, ezin bada molda gaitezke.