Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Horretarako, substantzien kontsumoen gaiari aurre egiteko beharrezko informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eman nahi zaie familiei, batez ere kirol-apustu eta ausazko joko eta bideojokoei buruz.
Helburuak:
Familiak Osasunerako Hezkuntzan duen prebentziozko zereginaren garrantzia sustatzea, identifikazio-eredu gisa.
Jokabide-mendekotasunei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea, bereziki kirol-apustuei eta ausazko jokoei buruzkoa, eta horiekin lotutako arrisku espezifikoei buruzkoa.
Haien aurrean modu positiboan erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea. (Tailerrean)
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Hitzaldia:
Zer da jolasa? Joko osasungarria versus joko patologikoa.
Erakargarri eta mendekotasun-ahalmen bihurtzen dituzten jokoen ezaugarriak.
Arazo ez bihurtzeko gakoak.
Kontsumo edo erabilera arazotsuak goiz atzematea.
Zer egin dezake familiak?
Tailerra:
Zer da jolasa? Joko osasungarria versus joko patologikoa.
Joko erakargarri eta mendekotasun-ahalmen bihurtzen dituzten jokoen ezaugarriak.
Arazo ez bihurtzeko gakoak.
Kontsumo edo erabilera arazotsuak goiz atzematea.
Babes faktoreak versus arrisku faktoreak.
Giza trebetasunak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
Oldarkortasuna eta autokontrola.
Gatazken konponketa.
Nerabeekin elkarrizketak.
Zer egin dezake familiak?
Metodologia:
Hitzaldia:
Parte hartzeko metodologia. Trebatzailearen azalpen teoriko-praktikoa eta bertaratuen parte-hartzea, bi norabideko komunikazioa sustatuz.
Tailerra:
Parte hartzeko metodologia: trebatzailearen azalpen eta funtsatze teorikoa partaidetzazko talde operatiboetan egindako lanarekin uztartuko dira. Talde-dinamika desberdinak egingo dira, parte-hartzea sustatzeko eta familiek prebentzio-lan egokia egiteko estrategiak eta tresnak eskuratu ahal izateko.
Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.
Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:
Ordenadorea eta proiektorea beharrezkoak. Internet eta arbela bat baldin badaude hobe, ezin bada molda gaitezke.