Prestakuntza

 

Arduradun nahiz hezitzaileek segurtasuna, higienea eta neska mutilen arlo emozionala lantzeko eta zaintzeko ardura dute. Horregatik, atal honetan laguntzeko hainbat prestakuntza-saio eskaintzen dizkizugu.

 

Bideo laburrak:

Udako jarduerak antolatzeko kontuan izan beharreko oinarri legalak eta osasun argibideak kontsulta itzazu hemen.

 

Zuzeneko online saioak:

Saio hauek bideo tutorialen gehigarriak dira; gehienbat, zalantzak argitzera bideratuak daude.  Honez gain, normaltasunera itzultzeko testuinguru honetan beharrezkoak diren norbere zaintza emozionalari eta neska-mutilentzako bide-laguntza emozionalari buruz ere ikastaroa eskuragarri izango da.

 

Aholkularitza behar izanez gero, deitu 943445980 telefonora edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora (ordutegia: 8:00 - 15:00).