Atzealdea Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago Abaltzisketan "Egido" Onura Publikoko Mendian pistak eraikitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren hasierako agiria

2022·07·05


Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago Abaltzisketan "Egido" Onura Publikoko Mendian pistak eraikitzeko proiektuaren  ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren hasierako agiria

 

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Abaltzisketan "Egido" Onura Publikoko Mendian pistak eraikitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko kontsulten izapidea hasi du.

Hori dela eta, eskuragarri dago web orri honetan proiektuaren hasierako dokumentua herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketak izan beharko lukeen irismenari, zabaltasunari eta xehetasun-mailari buruz erabaki dezaten, bai eta ingurumen-kontsiderazioei buruz eta sor daitezkeen inpaktuak saihesteko eta gutxitzeko ezarri beharko liratekeen neurri babesle eta zuzentzaileei buruz ere.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da.

DOKUMENTAZIOA