Atzealdea Zabalik dago energia-komunitateei zuzenduriko diru laguntzak eskatzeko epea

2024·04·30


Zabalik dago energia-komunitateei zuzenduriko diru laguntzak eskatzeko epea

Diru laguntzen helburua da energia-komunitateen sorkuntza bultzatzea Gipuzkoan eta hauei eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzen laguntzea. Bi programa bereizten dira: A Programa nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak dituzten komunitateei zuzendua, eta B Programa, batez ere enpresak kide dituzten energia komunitateei zuzendua.

Diru laguntzen oinarriak 2024ko martxoaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaitzen da.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala    Zenbakia 60    Data  2024-03-25