Atzealdea GJHei laguntzeko jarduketetarako udalentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia argitaratu da.

2024·03·25


GJHei laguntzeko jarduketetarako udalentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia argitaratu da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalentzako dirulaguntzek Garapen Jasangarrirako Helburuen ingurumen-jomugetan aurrera egiten lagunduko duten azterlanak, planak eta proiektuak finantzatuko dute.

Deialdi berri honen bidez, jarraipena eman nahi zaio Sail honek Udalei ematen dien laguntzari, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen lagunduko duten ekintzak egin ditzaten.

Diruz lagunduko dira garapen jasangarrirako plangintza estrategikoak egitea (tokiko 2030 Agendaren planak, Hiri Agendak, etab.) eta GJHen ingurumen-helburuak betetzeko aurrerapausoak sustatzen dituzten azterlanak, planak eta proiektuak.

Jasotako eskaerak baloratzeko orduan, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: Garapen Jasangarriaren Helburuei egindako ekarpena eta lortutako ingurumen-hobekuntza; proiektuaren kalitatea eta garapena; garapen jasangarriaren arloko foru-politika eta -planekiko lerrokatzea eta koherentzia; proposamenaren izaera berritzailea; eta genero-ikuspegia esplizituki txertatzea. Era berean, puntuazio handiagoa emango zaie 5.000 biztanletik beherako udalerriek aurkeztutako proposamenei.

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 21etik apirilaren 22ra arte egongo da zabalik, biak barne.