Atzealdea Análisis de la lente de la salud. IV Programa Marco Ambiental = Osasunaren lentearen analisia. IV Ingurumen Esparru Programa

Departamento de Salud

Análisis de la lente de la salud. IV Programa Marco Ambiental = Osasunaren lentearen analisia. IV Ingurumen Esparru Programa


Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2017, 103, 105 p.

531549

Laburpena

Osasuna eta osasunean ekitatea izatea ezinbesteko baldintzak dira gainerako ondasun sozialak erdiesteko, baina, aldi berean, beren mugatzaileetako askok jatorria gizartean, ingurumenean eta ekonomian dute. Ondorioz, edozein mailako gobernantzako politika publiko sektorialek inpaktu esanguratsua dute biztanleriaren osasunean. Osasuna Politika Guztietan (OPG) estrategiak bitarteko bat eskaintzen du ez soilik politika publikoen inpaktu zuzenak identifikatzeko, baita nahita egin ez diren inpaktuak identifikatzeko ere, eta ziurtatzen du osasuna eta osasunean ekitatea izatea erabaki-hartzeetan kontuan izan daitezela. Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikak elementu komunak mantentzen ditu estrategia horrekin, zeren, ingurumena zaintzeaz gain, biztanleriaren ongizateaz arduratzen baita. Hori islatzen da bere konpromisoan; izan ere, karbono-emisio gutxiko gizarte bat lortu nahi du, baita ekonomia berde eta zirkularra ere, herritarren ongizatearen oinarriak ezarriko dituzten erresilentziadun ekosistemak lortzeaz gain. Hemen aurkeztuko dugun lanak Eusko Jaurlaritzaren (EJ) 2020 Ingurumenaren IV. Esparru Programak biztanleriaren osasunean eta osasuneko ekitatean izan dezakeen inpaktuaren analisiaren prozesua deskribatzen du. Osasun Lentearen Analisiaren (OLA) metodologia erabili da, Hegoaldeko Australiako Gobernuaren Osasun Sailarena egokituta. Identifikatutako inpaktuez gain, biztanleriaren osasunean efektu positiboa areagotzeko eta inpaktu negatiboak arintzeko edo desagerrarazteko gomendioak aurkeztuko dira.

Gako-hitzak

pobreza energética , recomendaciones , exclusión social , salud , efectos , españa , ecología , país vasco , desigualdad social , política sanitaria , políticas públicas , evaluación de servicios , literatura científica , instrumentos técnicos

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli