Laburpena
Artikulu honen helburua GoiEner euskal energia-kooperatibak energia-pobreziaren aurka egindako ahaleginak deskribatzea da. Kooperatibak honek aholkularitza energetikoa eman die bi udalerritako (Zarautz eta Usurbil) gizarte-zerbitzuei. Diru-sarrera txikiko etxebizitzetako elektrizitate-kontratuak berrikusi eta hobekuntzak proposatu ziren, Espainiako merkatu elektrikoaren berezitasunen arabera; bonu soziala lortu ahal izateko araututako tarifari lehentasuna eman zitzaion, eta, ondoren, ordutegi-diskriminazioko tarifari eta kontratatutako potentziaren optimizazioari. Tarifa arautura aldatzeak % 10eko aurrezkia ekar dezake, teorian % 40raino, gainerako optimizazioak aplikatuz gero. Hala ere, etxebizitza batzuek ez zituzten kontratuaren baldintzak aldatu nahi izan. Prestakuntzak ere antolatu ziren, etorkizunean esku-hartze hauek laguntzarik gabe egin ahal izateko. Era berean, zenbait ondorio atera daitezke teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren inguruan pobrezia energetikoa saiheste aldera, adibidez, neurgailu adimenduen erabilera.
Gako-hitzak
pobreza energética
,
intervención social
,
coste
,
tarifas
,
prestaciones económicas
,
normativa
,
precariedad
,
españa
,
país vasco
,
nuevas tecnologías
,
evaluación de servicios
,
nivel de ingresos
,
entidades sin ánimo de lucro
,
características sistema
,
gipuzkoa
,
innovaciones sociales
,
experiencias
,
características
,
alternativas
,
actitudes usuarios
,
servicios sociales
,
ayuntamientos
,
asesoramiento
,
panorama internacional
,
cooperativas
,
colaboración