Atzealdea Making sense of sustainability, energy policies and citizens’ related domestic behaviour. A case study in Germany

Konrad, W.,

Making sense of sustainability, energy policies and citizens’ related domestic behaviour. A case study in Germany


2015,

506871

Laburpena

Artikulu honen helburua da Alemaniako etxebizitzetako kontsumo eta iraunkortasunari loturiko politika publikoen inguruan biztanle batzuen lagin batean oinarritutako ezaguera eta azturen inguruko kasu azterketa bat ezagutaraztea. Hori gauzatu ahal izateko, garatu dute STAVE izeneko taldekako deliberazioetarako metodologia bat, eta metodologia horren bidez ebidentziak sortzen dira etxebizitzetako energiaren erabileraren ezaguera eta eguneroko jokabideen inguruan. Bertako emaitzek erakusten dute partaideek erabilera hori ingurumenaren arriskuekiko harremanean hautematen dutela, bereziki aldaketa klimatikoarekiko, eta baita ere energia aurrezteko motibo eta traba gisara. Bertan erabilitako metodologiak azaleratzen ditu partaideek dituzten kontraesan eta paradoxa batzuek, eta aldez aurretiko jarrera egokia izan arren, biztanle hauentzako erronka gertatzen omen da modu iraunkorrean eginiko bizimodu bat garatzea. Azken aldiko bibliografiaren arabera, iraunkortasunaren inguruko politika publikoek premiako izan beharko lukete herritarren jokabideen inguruko azterketa sozial osatu bat burutzea. Ildo horretatik, STAVE metodologiak eskura jartzen du protokolo argi bat eta erabilgarriak diren teknika batzuek iraunkortasunaren inguruko arrazonamendu praktikoak eta benetan herritarrek dituzten jokabideak ikertu ahal izateko.

Gako-hitzak

pobreza energética , ecología , políticas públicas , participación social , alemania

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli