Energia berriztagarriak eta eredu energetiko berria

Eredu energetikoaren amaiera zaratatsua eta desorientatzailea duen testuinguru baten aurrean aurkitzen gara, arlo askotan ­–gizartea, politika, legeak, ekonomia…–; aurkitzen gara krisi egoera batean, non mota guztietako interesen nahasketa amaigabe bat gertatzen ari den, zaila egiten duena benetako interes publikoak eta sozialak gidatu behar dituzten irizpideak bereiztea, isolatzea eta konbinatzea. Horren erdian, argi antzematen dugu ezen edozein ereduk ez duela balio energia berriztagarriak ustiatzeko; ez duela balio sorkuntza banatuko edozein planteamenduk; autohorniduraren ideia oso desberdina izan daitekeela zeinek heltzen dion, horren arabera, eta barnean har ditzakeela, baita ere, independenteago egingo ez gaituzten proiektuak; kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien energia zerbitzu guztiek (publikoak eta pribatuak) ez dituztela bermatzen haien interesak modu neutral batean; eta komeni dela urratsak egiten joatea herritarren interesak bermatzeko moduan konpon dadin auzi hori.  Energia da oinarrizko ondasun bat, zeinaren gaineko kontrola hein handi batean galdu duten botere publikoek, eta baliabide hori merkatu handi global baten eskuetan geratu da. Ezinbestekoa da beharrezko urratsak egitea egoera horri buelta emateko. Lagundu behar da erabaki gaitasun eta erantzukizun kidetasun handiagoko eredu batera igarotzen.

EAEn dagoen kanporako energia mendekotasuna % 96koa da, eta Gipuzkoako eskualde askotan, berriz, % 99koa baino handiagoa. Zuzeneko ondorioa da ahultasun kolektiboko egoera bat, non ekonomia kolokan dagoen, energiaren prezioaren fluktuazioak direla medio, eta herritar askok arazo larriak dituzten, oinarrizko beren behar energetikoak asetzeko.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua bultzatzen ari den eredu energetikoak oinarritzat ditu aurrezpena (energia kontsumoa murriztea), eraginkortasun energetikoa (energia kontsumo txikiagoarekin berdin ekoiztea), eta energiaren sorkuntza banatua, abiapuntu hartuta iturri berriztagarriak kontsumitzaileetatik gertu dauden guneetan kokatutako banakako instalazioetan edo instalazio kolektiboetan, zeinek tokiko edo eskualde dimentsio bat baitute, eta ondo integratuak baitaude ingurumeneko eraginaren ikuspuntutik, eta tokiko ekonomiatik gertu dauden negozio ereduekin, eta etekinen banaketa zuzen batekin, hau da, etekinetan partaidetza publikoa eta kolektiboa –pribatuaz gain– bermatzen duten ereduekin. Kontua da faktura energetikoa murriztea hauek murrizuz: energia kontsumoa, gastu ekonomikoa eta isurtzen ditugun CO2 tonak. Kontua da gipuzkoarrek energia alorrean dituzten ondasun eta zerbitzuen eskaerak asetzea.

Hala ere, dagoen lege egoerak –batere lagungarria ez dena autokontsumorako/autohornidurarako energia berriztagarrietan oinarritutako energia sorkuntzarako– eta eraginkortasuna hobetzeari lotutako kostuek, eta orokorrean, eredu iragaite horretarako, honen geldiaraziak gaituzte non ez garen behar bezala ohartzen egoera horrek berak galarazten dizkigula aukera eta etekin propioak, eta eragiten duela gero eta pobreagoak izatea etxeak, gure erakunde publikoak, enpresa eta merkataritza ehun propio gehienak, baita enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzeko aukerei dagokienez ere.

Komeni da ohartaraztea garrantzi estrategiko handia duela hainbat arlotako ehun bat edukitzeak –enpresa, industria, merkataritza, aholkularitza, prestakuntza, ikerkuntza eta abar– (ehun horretan sartuta irabazi asmorik gabeko kooperatiba energetikoak, komertzializatzaileak eta sortzaileak), hiritarrak dagoeneko eskatzen ari diren ondasun eta zerbitzu energetikoak asetzera birbideratu daitezkeenak eta birbideratu behar direnak, baina ez hiritarrek beren ezjakintasuna edo pasibotasuna mantentzeko agertoki batean, baizik eta guztiz kontrako agertoki baten bitartez: herritarrak, sorkuntzan, banaketan, merkaturatzean, finantzaketan eta erabakietan, kontsumitzaile kontzienteak, irizpidedunak eta aktiboak direneko agertoki bat. Energiaren negozioa gizarte osoak ezagutzen eta partekatzen duen negozio bat bihurtu behar da.

Laburbilduz, kontua da tokialdaketa txukun bat egitea guztiz deskokatuta dauden sorkuntzako, banaketako eta merkaturatzeko zerbitzu energetiko batzuetan daukagun gastu deskontrolatuarekin, horiek jarri baikaituzte egoera larri eta gure kontroletik guztiz kanpo dagoen batean, eta bultzatzea batera definitu behar diren ondasun eta zerbitzu energetikoen inbertsio eta gastu sorta bat, horien eskaria, ahal izanez gero, baliabide propioz ase behar baita.

Aldaketa sakon horrek berekin dakar jakitea zeintzuk diren energia arloan ditugun indarrak eta ahuleziak, mehatxuak eta aukerak. Horrek berekin dakar ikastea garrantzia duen guztia eskeman sartzen, erkidegoen artean elkarreragiten, lurralde ikuspegia aplikatzen, eta konplizitatea eta sinergiak bilatzen, eta mendekotasun energetikoa murrizteko gure estrategia bilatzen.0}

Ekintza eraldatzaile horretan, funtsezkoa da energia berrizgarriek duten zeregina, eta Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ad oc ereduak diseinatu nahi ditu, Gipuzkoako Lurraldeari iraunkortasunez aplikatzeko.