Energia Eolika

Energia eolikoa zeharkako eguzki energia mota bat da, bere iturburua eguzki energiak atmosferan duen banaketa desberdinean baitago. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularra denez, tenperatura desberdinetako aire-masak sortzen dira, dentsitate eta presio desberdina dutenak. Desberdintasun hauek dira, hain zuzen ere, haizea sortzen dutenak. Eguzki erradiazioaren eraginez, airea zabaldu eta igo egiten da. Erradiazioaren inpaktoa desberdina da. Erradiazio baxuko eremuetan presio altuko aire hotza duten hodeiak sortzen dira eta erradiazio altuko gunetan berriz, presio baxuko aire beroa sortzen da.

Aerosorgailua – Aerosorgailu batek honako elementuak ditu:

  • Turbina
  • Errotorea
  • Besoak
  • Sorgailua eta transmisio sistemak
  • Balazta sistema
  • Orientazio sistema
  • Karkasa
  • Dorrea
  • Potentzia eta kontrol unitatea

Azpiestazio batetan energia eraldatu eta sare elektrikora bidaltzen da fluktuaziorik gabe. Sare elektrikoaren bidez, aerosorgailuak sortutako energia etxeetara iristen da.