Eguzki Energia

Eguzki energia, tresna optiko edo beste mota batetako tresnen bidez eguzki erradiazioa bilduz lortzen da. Eguzki erradiazioa zuzenean edo modu lausoan aprobetxatu daiteke, edo biak batuz:

  • Erradiazio zuzena eguzki-gunetik lurrazalera iristen da bitarteko islatze edo errefrakziorik gabe.
  • Erraziazio lausotua eguneko zeru-sabaiak igortzen du atmosferako, hodeietako edota beste elementu batzuetako eguzki islatze eta errefrakzio gertakarien bidez.

Eguzki erradiazioaren bidez sortutako energia mota bi daude:

  • Energia Termikoa: berogailu eta komuneko tenperatura baxuko ur beroa sortzeko erabiltzen da, kaptadore zapalen bidez.
  • Energia Fotobotaikoa: energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da; erdieroale motako materialez osatutako xaflak dira eguzki izpiak elektrizitate bihurtzen dituztenak.