Klima-Aldaketaren ondorioak baloratzeko eta Gipuzkoako hirigintza-plangintzan sartzeko Tresna

 

Lurralde antolamendua eta hiri plangintza funtsezko tresnak dira klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, bai BEG berotegi-efektuko gasen isuriak murriztearen arloan, halakoak ekar baititzakete haien antolamendu proposamenek eta erabilerek, bai klima-aldaketaren ondorioei eta arriskuei gehiago edo gutxiago egokitzearen arloan, halakoak izan baititzakete proposamen horiek.

 

Hala, esaterako, lurralde eta hiri plangintza batek –lehenesten duena birgaitzea eta berroneratzea, lortzen duena erabileren funtzio anitzeko nahaste bat, eta saihesten duena sakabanatzea etxebizitzak, zuzkidurak, ekipamenduak eta jarduera ekonomikoak– murrizten du mugikortasunaren eta azpiegituren nahiz zerbitzuen eskaria, eta horrek berekin dakar gastu txikiagoa energian eta materialetan; bestalde, hirigintza-plangintzaren bitartez, urbanizatzeko eta eraikitzeko zenbait irizpide gehi daitezke, energia-beharrak murriztuko dutenak eta energia berriztagarrien erabilera sustatuko dutenak; eta azkenik, lurraldean erabilerak eta jarduerak banatzeko era bat, kontuan hartzen dituena zaurgarritasunak eta arriskuak (uholdeak, lerradurak izateko joera duten mazelak, kostaldeko fenomenoak, bero boladak, eta abar), udalerrien eta lurraldeen defentsa nagusietako bat da, klima-aldaketaren inpaktuen aurrean.

 

Aurrekoa kontuan hartuta, Gipuzkoako Klima-Aldaketaren Aurkako Borroka-Estrategia, Gipuzkoa Klima 2050 deritzonak, 2018ko maiatzaren 29an onartuak, dagoeneko bi ekintza zehatz ezarri ditu bere 3. helburuan (Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea), gai horretan espresuki eragiten dutenak:  3.1.1. Hiri eta lurralde plangintza babesteko tresnak eta metodologiak sortzea, eta 3.1.2. Klima-aldaketa lurralde eta hiri antolamenduan integratzea, aintzakotzat hartuz planen ingurumen ebaluazio estrategikoko prozesuetan (EAE).

 

Testuinguru horretan garatu da tresna hau: Klima-aldaketak Gipuzkoako hirigintza-plangintzan dituen eraginak baloratzeko eta integratzeko tresna. Baliabide tekniko bat bezala aurkezten da, lurraldeko udalei eskaintzen zaiena, helburua izanik erraztea eta laguntzea klima-aldaketa udal eskumeneko hiri antolamenduaren jarduketa-eremuan integratzen.

 

Tresna egituratzean, badago abiapuntuko dokumentu bat, helburuak metodologikoki azaltzen eta testuinguruan jartzen dituena, zeinean ezaugarrituko baitira hirigintza antolamenduko eta plangintzako hainbat tresna, klima-aldaketarekiko loturan, begiratuta murriztearen ikuspegitik (kausak/isuriak) eta egokitzearen ikuspegitik (ondorioak/inpaktuak). Horretan oinarrituta, hirigintza-plangintzarako irizpide espezifikoak inkorporatzeko aukerak identifikatzen dira, bi alderdi horiekiko loturan (ikusi 4.2 atalean, 5.3 atalean eta 6. atalean Bibliografiako dokumentuetan ere).

 

Horretarako guztirako, metodologia bat definitu da, zeinaren asmoa baita garatu nahi diren hirigintza-planei elkartutako ekintzak baloratzea eta kualifikatzea, lotura izanda klima-aldaketaren murrizte eta egokitze alderdiak integratzearekin eta aintzakotzat hartzearekin. Tresna bat moldatu da (Excel orria), balioko duena Gipuzkoako udalei laguntzeko (eta diziplina horretan tarteko diren beste administrazio eta eragile batzuei), modu arin eta praktikoan erabakiak hartu behar dituztenean alternatiba desberdinei buruz, zeintzuk planteatu baitaitezke udaletako hirigintza-planak eta horien ingurumen ebaluazioko prozedurak prestatu eta onesteko prozesuan.

 

Tresnaren Kokapen Metodologikoa
Tresna (Excel orria)
Tresnaren Eskuliburua
Gipuzkoako Labainketa sentikortasun eta uholde mapak