Imagen

Klima-aldaketa dugu mende honetako ingurumen erronka nagusia eta etorkizuneko perspektibak nazioarte mailan hartzen diren erabakien eta ezartzen diren bide-orrien mendean badaude ere, horiek toki mailako konpromisoak eta neurriak behar dituzte osagarri.

Departamentuak, Aldundiak dituen eskumenetatik abiatuta, garapen hipokarboniko  eredu baten aldeko trantsizioan eta klima aldaketaren mehatxua murrizteko jardunean lagundu nahi du.

Horretarako, Diputazioaren eskumenetan oinarrituko den Gipuzkoaren Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia 2050 definituko da. Estrategia klima-gobernantzarako tresna izango da, departamentu eta erakunde arteko politika transbertsalez hornitua, Gipuzkoara jarduera esparru koordinatua ekartzera, berotegi efektuko gasen emisioak murriztera, emisio horiek dituzten ondorioak arintzera, eta ondorio horietara egokitzera begirako neurriak garatzearren. Aurreikusten diren beste tresnak izango dira, Klima-aldaketaren Kontrako Borrokarako Behatokia eta Mahaia, biak Gipuzkoa mailakoak.