Produktua. Modeloak

XX. mendean ekoizten ziren artazien eta XVI. mendekoen akaberak zertxobait aldatu ziren; hala ere, funtsean, artaziak funtzio berberak betetzeko egiten jarraitzen ziren.

1944. urtean Arrasateko Altuna, Mendizábal y Cía, S.L. izeneko enpresak bere burua gisa honetan iragartzen zuen: altzairu forjatuzko, nikelezko, ile-apaintzaileentzako, jostun lanerako, brodatze lanerako, jantzigileentzako eta larrukigileentzako, kirurgiako eta bulegoko erabileretarako, soinean eramateko, fantasiako, dendari nahiz sukaldarientzako eta beste hainbat funtzio bete zezaketen artazien fabrika.

ForjariaForjaria, gabi ardatzean lanean ari dela. Palmera lantegian, 1950. urte inguruan. (Herramientas Eurotools, S.A. etxeak emandako argazkia)

1944. urteko iragarkia1944. urteko iragarkia.