Atzealdea Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan aurretiko izen-emate epea zabalik da ostiralera arte

Gipuzkoako 1.420 haur eta nerabe Gipuzkoako Foro Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren programaz gozatuko dute

2024/03/20


Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusiak aurten ere antolatu ditu bere udako ekintzen programako Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Foru Aldundiak guztira 1.420 plaza eskainiko dizkie Gipuzkoako haur eta gazteei: 1.050 Udalekuak programarekin eta 370 Gazte Oporraldietan. Plaza horien % 5 hezkuntza-behar bereziak dituzten pertsonentzat izango dira.  

 

UDALEKUAK


Hiru foru-aldundiek elkarrekin antolatzen dute Udalekuak programa, beraz Gipuzkoako haurrek Araba eta Bizkaikoekin batera biziko dute esperientzia. Aurten, zehazki, Udalekuak programa 2011 eta 2017 urteen bitartean jaiotakoentzat da.

  • Egonaldi guztiak 7 egunekoak dira, euskarako edo elebidun.
  • Txandak hiru taldeetan banatzen dira: 7-8 urte, 9-11 urte eta 12-13 urte.      
  • Izen-emateak banaka, binaka edo hirunaka egin daitezke.

 

GAZTE OPORRALDIAK


Gazte Oporraldiak, berriz, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Madril eta Aragoiko autonomia-erkidegoekin, eta Arabako Foru Aldundiarekin koordinatzen direnez, egonaldi batzuetan, parte-hartzaileek leku horietako gazteak ezagutzeko aukera izango dute. Aurtengo Gazte Oporraldiak 2007-2010 urteen artean jaiotako nerabeentzat izango da.

  • Egonaldiak 7, 10, 11 edo 12 egunekoak izan daitezke, euskaraz edo gaztelaniaz    
  • Txandak hiru taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte
  • Izen-emateak banaka, binaka edo hirunaka egin daitezke.

 

UDALEKU ETA GAZTE OPORRALDIENTZAKO DATAK

  • Aurretiko izen-ematea: martxoaren 13tik 22ra, ostirala        
  • Erreklamazioak: Apirilak 8 eta 9           
  • Zozketa: apirilak 15     
  • Behin betiko izen-emateak: apirilaren 16tik 26ra           

Aurretiko izen-ematea internet bidez, Udako Programen Bulegoan, edo kanpainan parte hartzen duten udal-bulegoetan egin daiteke.

 

UDABIZI, Gipuzkoako astialdi bilatzailea

Udabizi Gipuzkoako elkarte, erakunde eta entitateek antolatutako udako aisialdi eskaintzak biltzen dituen datu basea da (udaleku itxi eta irekiak, udalekuak, ikastaroak, etab.).

Gipuzkoako familia eta nerabe askok, tresna honi esker, udan aisialdiaren esparruan egin ahal izango dituzten jarduera interesgarriak aurkitzen dituzte; batez ere, Aldundiaren "Udalekuak" eta "Gazte Oporraldiak" udalekuen zozketaren ondoren.

Ez hori bakarrik, gazteentzat ere oso tresna erabilgarria da, askok Udabizi bilatzailea kontsultatzen baitute udan begirale edo zuzendari gisa lan egiteko, praktikak egiteko, etab.

Tresna martxan dago jada, eta udako jarduerak antolatu dituzten Gipuzkoako elkarte, erakunde edo gainerako entitateek aisia-eskaintzak modu errazean argitara ditzakete bideoaren urratsak jarraituz:

INFORMAZIO GUZTIA

Udalekuen webgunea

Gazte Oporraldien webgunea

Udabizi webgunea

 

 

Jarraitu gure sareak