Atzealdea Udabizi, Gipuzkoako udako aisialdi-eskaintzen bilatzailea

Udabizi webgunean kontsultatu daiteke Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean dituzten aukerak

2024/04/29


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, bere udako eskaintzarekin batera, urtero jartzen du martxan UDABIZI bilatzailea. Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteek plataforma honetan topa ditzakete udan zehar astialdiaren alorrean beraientzat dauden eskaintzak eta baita eremu horretako lan-eskaintzak ere.


 

Jakingo duzunez, joan den astean, apirilaren 15ean zehazki, Foru Aldundiak Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetako 1.400 plaza zozkatu zituen notario aurrean, Gaztegunen (Donostia - Anoeta, 28). Eta sarituak dagoeneko behin betiko izen-ematea egiten ari dira.

Hemen kontsulta dezakezu zozketaren bideoa:

Agian zuk ere eman zenuen izena, baina ez zenuen zorterik izan. Hala bada, Udabizi bilatzailean topatuko dituzu aukera gehiago.

Udabizi, aisialdiko jarduerak eta lan-eskaintzak

Plazarik lortu ez duten familiek Udabiziren webgunean kontsulta ditzakete Gipuzkoako haur eta nerabeek uda honetan goza dezaten hainbat erakundek eta elkartek antolatu dituzten aisialdiko jarduera interesgarriak. Ez hori bakarrik, uda honetan aisialdi hezitzailearen eta astialdiaren esparruan lan egin nahi duten lurraldeko gazteek eremu horretako lan-eskaintzak kontsultatu ahal izango dituzte. Informazioa honela multzokatuta dago:

  • Udaleku irekiak
  • Udaleku itxiak eta kanpalekuak
  • Auzolandegiak
  • Lankidetza eta bidaia solidarioak
  • Begiraleen lan-eskaintzak

Ikasi Udabiziren bilatzailea erabiltzen bideo honetan!

 

 

 

Jarraitu gure sareak