Atzealdea Udabizi: Gipuzkoako udako aisialdi-eskaintzarako bilatzailea
2025/04/09
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, urtero jartzen du martxan UDABIZI bilatzailea, udako hainbat jarduera biltzen dituena. Tresna horrek aukera ematen die lurraldeko haur nerabe eta gazteei udaz gozatzeko hainbat proposamen ezagutzeko, baita aisia hezigarriarekin lotutako lan-aukerak kontsultatzeko ere.
Pasa den astean, apirilaren 4ean zehazki, Foru Aldundiak Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetako 1.381 plaza zozkatu zituen notario aurrean, Gaztegunen (Donostia - Anoeta, 28). Eta sarituak dagoeneko behin betiko izen-ematea egiten ari dira.
Hemen kontsulta dezakezu zozketaren bideoa
Izena eman arren sarituak izan ez direnei Udabizik aukera asko eskaintzen dizkie.
Aldundiaren udalekuetan plazarik lortu ez duten familiek Udabiziren webgunean hainbat erakundek eta elkartek antolatutako jarduera ugari ikus ditzakete, Gipuzkoako haur eta nerabeek esperientziaz beteriko uda bat goza dezaten. Gainera, aisialdiaren esparruan lan egin nahi duten gazteek aisia hezigarriari lotutako hainbat lan-eskaintza aurkituko dituzte. Eskuragarri dagoen informazioa kategoria hauetan antolatzen da:
Ikasi Udabiziren bilatzailea erabiltzen bideo honetan!
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |