- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- Erakundeek material eskaera egiteko epea irekita!
Atzealdea Erakundeek material eskaera egiteko epea irekita!
Gipuzkoako Foru Aldundiak udal eta toki-entitateei laguntza berezi bat eman nahi die, aurtengo aisia hezitzaileko jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren babes-materialak lortzeko.
2020/06/12
Eskaera onartu eta materiala banatzeko orduan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Jarduera garatzean segurtasun- eta higiene-neurriak betetzen direla ziurtatzea antolatzaileen ardura da. Aldundiaren material-eskaintza hau horretan laguntzeko da. Eskariaren arabera, baliteke behar guztiak ase ahal ez izatea. Hala gertatuz gero, proportzioan banatuko litzateke materiala (erakunde bakoitzak izango dituen parte-hartzaileen arabera).
- Aisia hezitzaileko eskaintzaren baitan antolatzen diren ekintzek izango dute lehentasuna (udal zein elkarteek). Horretarako, udalekuak diruz laguntzeko dekretuan erabiltzen diren irizpide berberak erabiliko dira.
- Banatutakoa haur, nerabe eta begiraleek erabiltzeko materiala izango da.
- Materiala ekainaren bukaerarako iristea espero dugu.
- Infragorri bidezko termometroak bueltatu egin beharko dira kanpaina bukatzen denean.
- Herri bakoitzean, banaketarako puntu bakarra jarriko dugu; eta materialaren ardura hartuko duen pertsonak jaso beharko du hau.
- Eskatutako laguntzak xede izango duen jardueraren datuak Udabizi datu-basean sartu behar dira.
Irizpideak bete eta ondoko formularioa bete behar da ekainaren 17a baino lehen!!!

Gazteria Zuzendaritzak haur eta gazteentzako aisia hezitzaileko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak ere eskainiko ditu. Gure webgunean laster egongo da eskaera-orria eskuragarri.