Gomendioak

Azkenean iritsi da eguna!!! Kalera irten zaitezke!! Baina garrantzitsua da, orain arte bezala, gauzak ondo egiten jarraitzea, esaten digutena betetzea. COVID19aren hedapena geldiaraztea denon esku dago, baina ezinbestekoa da hainbat garbitasun-neurri hartzea. Guztion osasuna dago jokoan.

 

Pixkanaka bada ere etxetik ateratzen hasi garenez, oraindik birusaren hedapenak gora egiteko arriskua dago. Hala ere, azpian aurki ditzakezun gomendioak betez, borroka hori irabaziko dugu. Beraz, hauek gogoan izan, eta aire zabalaz gozatu!!

 

 

Kalean

  • Maskara eramatea derrigorrezkoa da.
  • Segurtasun-tartea gorde behar duzu: 1-2 metro. Lagunak agurtzen dituzunean, 1-2 metroko segurtasun-tarte hori zaindu.
  • Jostailuak jaitsi ditzakezu, baina ezin dizkiezu etxekoak ez direnei utzi.
  • Kalean jolas dezakezu, baina ezingo dira taldeko jolasak izan.
  • Ezingo dituzu betiko parkeak, txirristak, eta abar erabili.
  • Gipuzkoa barruan mugi zaitezke, baina ezin duzu beste lurraldeetara joan.
  • Kalean zaudenean, saia zaitez ahalik eta gauza gutxien ukitzen.
  • Kaletik etxera bueltatzean, garbitu itzazu eskuak ura eta xaboiarekin.
  • Norbaitek zerbait gaizki egiten duela ikusten baduzu, errespetuz azaldu gauzak nola egin behar dituen, agian ez baitu ondo ulertu.
  • Eskularruak erabiltzen badituzu, kontuan izan horiek ere desinfektatu behar dituzula, bestela berdin berdin kutsa zaitezke-eta.
  • Ahal den neurrian, kalean zaudenean saia zaitez eskuak aurpegira ez eramaten.
  • Ikastetxera itzuli behar baduzu, bete itzazu ematen dizkizuten jarraibideak.
  • Zalantzak badituzu, galdetu etxekoei nola jokatu behar duzun. Informazioa sarean ere topa dezakezu. Irakurri gauzak ahalik eta argien izateko.
  • Gogoratu: gauzak orain arte bezain ondo egiten badituzu, lehenbailehen bueltatuko gara normaltasunera!

Etxean

  • Eskolako lanak egiteaz gain, saia zaitez egunero kirol pixka bat egiten. Mugitu gorputza!
  • Egun hauetan antzoki, zinema eta kultur etxeak, besteak beste, zabaltzen hasiko dira, nahiz eta lekua mugatua izan. Hortaz, pixkanaka lehengo ohiturak berreskuratzen has zaitezke, betiere emandako jarraibideak kontuan hartuz.
  • Zure herriko haurtxoko eta gaztelekua itxita egon arren, baliteke Sarean egotea. Bila ezazu eta egin proposatzen dizkizuten ekintzak. Ez zara aspertuko!
  • Etxean denbora asko pasatzen dugun garai honetan, garrantzitsua da gure elikadura osasungarria izatea. Aukera paregabea duzu sukaldean sartu eta zure lehen platerak prestatzen hasteko.
Iturria: Ministerio de Salidad, Gobierno de España