Gazteak Covid19

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko haur, nerabe eta gazteen ondoan egon nahi du Covid19ak eragindako konfinamenduan.

 

Hori horrela, Gazteak Covid19 atala sortu dugu  haur, nerabe eta gazteei  eta konfinamendu honetan beraiekin egon behar dutenei (familiei, hezitzaileei…), era xumean bada ere, laguntzeko.

"GAZTEEN ONDOAN EGON NAHI DUGULAKO"

 

Horregatik, inkesta bat egin dugu Gipuzkoako haurren eta nerabeen iritzia jasotzeko. Bestalde, teknologia ezinbesteko bihurtu zaigun egunotan haurrekin eta nerabeekin kultura digitala lantzeko hainbat material eskaintzen ditugu, itxialdiari buruzko berri, jarduera eta gomendioekin batera.

Gainera, uste dugu egoera gogor honek haur eta gazteen onena atera duela eta hori erakutsi eta txalotu nahi dugu. Horregatik, martxan jarri dugu “Gure txaloak zuretzat”, haiek egun hauetan egin dutenaren alderdi positiboena zabaldu eta saritzeko.

 

+