- Gazteria
- Gaztematika-1
- Udalentzako baliabideak

Udalentzako baliabideak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak hainbat baliabide eskaintzen dizkie udalei: aholkularitza, prestakuntza, dirulaguntzak eta Gaztematika intraneta.
Aholkularitza
Aholkularitza ematen dugu honako hauetarako:
Aholkularitza eskaintzen dugu planifikaziorako, komunikaziorako, proiektu eta programetarako...
|
1. Sustapena garatzeko hiru urterako plan bat |
|
|---|---|
|
2. Herriko urteko kudeaketa-plana |
|
|
3. Herri txikietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sistema garatzeko |
|
|
4. Komunikazio-planak sortzeko |
|
|
5. Eramus + programan parte hartzeko |
|
|
6. Gaztematikaren baitako funtzionamendu eta planifikaziorako |
|
|
7. Udaletako zein Aldundiko haur eta gazteria sailen lantaldeak dinamizatzeko |
|
|
8. Lan-metodologietarako |
Prestakuntza
Prestakuntzan honako zerbitzuak eskaintzen ditugu:
1. Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuan
Herriko teknikarientzako prestakuntza-plana (Ikusi hemen)
2. Haurtxoko, Gazteleku eta PSZ Sustapen Zerbitzuetan
Hezitzaileentzako prestakuntza-plana (Ikusi hemen)
Dirulaguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak udalentzako diru-laguntzak ematen ditu, berekin lankidetzan aritzeko eta «Gaztematika», Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sarearen esparruan, haur, nerabe eta gazteentzako planak, programak, jarduerak eta zerbitzuak martxan jartzeko. Diru-laguntza hauek 3 motatakoak dira:
a) Sustapen-alorreko proiektu estrategikoak
Haur eta gazteen sustapenean estrategikoak eta erreferentziazkoak izan daitezkeen proiektuak diruz laguntzen dira, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa edo erreplikagarritasuna aintzat hartzen direlarik. Interes-arloak hauek izango lirateke:
- Kultura, identitatea eta teknologia digitalen erabilera egokia
- Gaueko aisialdiari edo jaiari lotutako ohituren inguruko arriskuak
- Gazte-kulturak sustatzeko proiektu espezifikoak
- Gazte Zerbitzuen sorkuntzarako edota garapenerako proiektuak
- Gazteen emantzipazioko politikak bultzatzeko proiektuak
b) Herri txikien (<1000 biztanle) arteko elkarlanerako proiektuak
Haur eta gazteen sustapen-arloan herri txikien arteko elkarlana bultzatu nahi da. Horretarako, goian aipatutako interes-ildoen inguruko proiektuei lagundu nahi zaie.
c) Haur eta gazteen sustapenerako planak egiteko diru-laguntzak
c.1) Sustapen-arloko zerbitzu eta jarduerak martxan jartzeko 3 urteko plana egiteko laguntza
Laguntza honen helburua da epe ertainean, haur eta gazteen sustapen-atalak martxan jarri edo berritzea .
c.2) Sustapen-arloa garatzeko urte bateko plana egiteko laguntza
Planaren helburua hauetako bat izan daiteke:
- Haurrek, nerabeek eta gazteek udalerrian parte hartzeko egiturak sortzea, zerbitzuetatik abiatuta.
- Haurtxokoak eta gaztelekuak hobetzeko proiektuak garatzea, Gaztematikako haur edo gazteen sustapen-zerbitzuen estandar teknikoetara egokitzeko prozesuak martxan jarriz.
- Europan zeharreko mugikortasun-proiektuak garatzea.
- Udaleko beste arlo batzuekin lan koordinatu eta zeharkakoa egiteko aukera emagno duten jarduketak garatzea.
- Udalerrian gazteentzako zerbitzu bat ezartzeko proposamen bat zehazten lagunduko duten jarduketak garatzea.
- Sustapen-arloaren antolaketako, plangintzako eta kudeaketako egiturak hobetzea.
c.3) Herri txikietan (<1000 biztanle) sustapen-arloko programak garatzeko diru-laguntza
Berezko sustapen-atalik ez dagoen herrietan, programak garatzeko diru-laguntzak lortzeko aukera dago.
.