GGT KONTZERTUAK
Eguna: Maiatzak 13
Lekua: Andoaingo pilotalekua
Ordua: 19:30etatik aurrera
Sarrera: Doan
Ordutegia:
19:30etik aurrera
GIROTZEA
LA BASU
Elena Caballero La Basu, Tolosako GGTko aurkezle eta girogilea, Estatuko hip hoparen bost artista esanguratsuenetako bat da.
HERRIKO ARTISTAK
DJ LEINUP
Artista autodidakta da. 9 urte baino gehiagoko ikaskuntzarekin, estilo ezberdinetatik pasa da. Profesionalki reggaetoia, genero urbanoak eta electronika jorratzen ditu.
DJ ANDER
17 urte zituenetik dago musikaren munduan, ikus-entzunezko teknikari gisa hasi zen, eta gaur egun Dj da Donostiako El Norte eta Somport pubetan. Besteak beste, Daba Daba aretotik pasa da musika komertzialarekin, reggaetoiarekin eta estilo urbanokoarekin.
ARTISTA NAGUSIAK
DEVA
Sustrai anglo-karibearrekin, DEVA hiriko eszenako emakume liderretako bat bihurtu da, karisma pertsonal eta musikal handia duelako. YouTuben sortu zen trap urteetan, Valentina D izenez, eta 2019an izena aldatu zuen: DEVA. Kolaborazioak egin zituen Rels B, Recycled J eta Juancho Marquesekin, besteak beste. Ordutik, COVIDaren ondorioz geldialdia gertatu arren, bera ez da geratu. Lan gogor horrek guztiak artista gazte gisa duen heldutasuna berretsi du, gai baita pistetarako bideratuago dauden drill edo latin estiloetatik bere lehen album oso pertsonalean garatu dituen funk organikora eta R´n´B futuristara erraz igarotzeko.
DEVAk etapa berri bati ekingo dio orain Black & Proud edo Rolling Stone bezalako singleak dituen albumaren ondoren, eta lan egingo du, besteak beste, Pablo Gareta, ODDLIQUOR, Fakeguido edo Mumbai Moon bezalako ekoizleekin.
NIKONE
Diego Garcia Andanuche, artistikoki Nikone izenez ezaguna, 1993an jai zen Madrilgo Carabanchel auzoan. Txikitatik idazketak eta musikak txundituta, Rap generoak erakarri zuen, bere barrua husteko eta azkenean bere letrak musikatzeko aukera ematen ziolako. Hala, auzoan kantatzen eta eskura zuen bataila/freestyle bakoitzean parte hartzen hasi zen.
2013an bakarkako lehen lana, “Pa qué”, egin zuenetik, bere errekonozimendua areagotu baino ez du egin, eta bere belaunaldiko artista berri onenetakoen artean dago.
Une honetan, bere kanalera musika igotzen jarraitzeaz gain, estudioko lehen albuma lantzen ari da, bere ibilbide artistikoaren orrialderik garrantzitsuena izango dena idazten, hain zuzen.