GGT KONTZERTUAK
Eguna: Apirilak 15
Lekua: Untzaga Plaza, Eibar
Ordua: 20:00etatik aurrera
Sarrera: Doan
Ordutegia:
20:00etik aurrera
DINAMIZATZAILEA
DJ OIHAN VEGA
Oihan Vega Dj-a izango da Eibarko GGTko zeremonia-maisua, eta ondoren Disko Festa Gaztea! showcase-a eskainiko du. 500 emanaldi baino gehiago egin ondoren OIHAN VEGA erreferentziazko DJ-a da Euskal Herrian, eta ETBn eta GAZTEA Irratian parte-hartzeagatik ere ezaguna dena.
ARTISTA GONBIDATUA
ANDRIU
Artea maite duen neska gaztea da Andriu, batez ere musika eta pintura maite dituena. Bere sare sozialetan eduki musikala erakusten du, abesti propioekin edo cover-ekin, baita eduki artistikoak ere, bere artelanak eta horien prozesua erakutsiz. Telebistako hainbat programatan azaldu denez, egunez egun bere musika eta arte nobedadeak babesten dituena publiko fidela du.
ARTISTA NAGUSIAK
MELER
Meler 2018an Madrilen elkar ezagutu zuten 3 mutilek osatutako banda da. Arlo pertsonalean zein musikalean konektatu ondoren, Meler sortzea erabaki zuten. Madrilen bizi diren arren, oso eremu kultural desberdinetakoak dira. Nahasketa kultural horrek soinu oso berezia egitea ekarri die, eragin guztiak puntu komun batean konbinatuz: Meler soinua.
Madrilgo Metroan jotzen hasi ziren, eta pixkanaka gora egin dute. Berea pop-estiloa da, musika urbanoaren ukituekin, gaurkotasuneko letrekin eta doinu erakargarriekin. Hirurek abestu eta beren musika guztia konposatzen dute. Benidorm Festen gehien gustatu ziren taldeen artean egon ziren eta, handik igaro ondoren, geratzeko etorri dira. Etorkizun oparoa izango dutela antzematen da; hala bermatzen dute beren errepertorioak, itzeleko beren estiloak, eta beren talentu ikaragarriak.