*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 2. Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak / Nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Lekuaren arabera / Tailerra: 20-25 persona gehienez

Trebatzaileen disponibilitatea: Donna Apellaniz: Azarotik apirilera. Ostegunetan. Leyre Cano: Astearte, asteazken eta ostegunetan. 

Trebatzaileak: Donna Apellaniz   edo Leyre Cano 

 

Helburu orokorra:

  • Hitzaldia. Hitzaldi honen bitatez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
  • Tailerra. Tailer honetan seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azaldu, eta horiek nola kudeatu eta zaindu landuko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz.

 

Helburuak:

  • Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Emozioak zer diren jakitea.
  • Emozioen funtzioak ezagutzea.
  • Emozioak kudeatzen ikastea.
  • Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
  • Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
  • Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
  • Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
  • Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
  • Haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zer dira emozioak?
  • Emozioen funtzioak.
  • Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
  • Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
  • Kudeaketa emozionala.
  • Haurren / nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
  • Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren / nerabeen bidelagun emozionala?
  • Estrategia eta tresna sistemikoak (tailerretan)

 

Metodologia:

Hitzaldia

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.

Tailerra

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Haurrekin / nerabeekin hezkuntza emozionala landu nahi bada, helduok egin behar dugu lanketa hori lehenbizi, emozioak gure inkontzientean bizi baitira; eta, beraz, ezin ditugu horiek landu ikasketa teoriko batekin bakarrik.
  • Teorian oinarrituta kasu praktikoak landuko dira, emozioak lantzeko emozionatu egin behar delako.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagailua eta kanoia edo telebista. Internet dagoen jakitea.