Herrixkak biziberritzen: Proiektuaren helburua da landa eremua edota herrixkak biziberritu eta berraktibatzea.
Euskal Herriko 27 gaztek hartuko dute parte. Landa-eremu eta herrixken inguruko kontzientzia eta tokiko ekosistemaren ezagutza bilatzen dute.
Gipuzkoako landa eremuan zein herri txikietan dauden proiektu batzuk bisitatuko dituzte: parte-hartzaileek aukera izango dute kultura, ikuspegi artistikoa, egitasmo sozialak edota lehenengo sektorea bultzatzen duten elkarte eta pertsonekin biltzeko. Bestalde, workshop-a eta erronkak egingo dituzte.
Gipuzkoako landa-eremuko hainbat proiektu bisitatu eta workshop-a zein erronka desberdinak garatuko dituzte. Helburua herrixkak biziberritzea izango da.