Jalgi hadi plazara

 

Jalgi hadi plazara proiektuaren helburua da hirietako plazak eta kaleak berreskuratzea; hain zuzen ere, espazio publikoak bizitzeko moduekin esperimentatzea. Proiektuaren inspirazio-iturri izan dira hirigintza taktikoan oinarritutako esperientziak.

Proiektua dinamikoa eta partaidetzazkoa izatea nahi dute. Aukeratutako espazio publikoen dinamizazioa eta esku-hartze komunitarioaren bitartez egunerokotasunetik kanpo dauden erabilerak emateko eta komunitatearen kohesioa uztartzeko. Belaunaldi arteko harremanak sustatuz eta aniztasunean begirada jarrita, denontzat espazio seguruak izango direnak eskaini nahi dira. Espazioari erabilera berriak eman nahi zaizkio bizilagunen arteko topaketa ahalbidetuz.

 

Zer egingo duten

Aurrez aukeratutako espazio publikoan hiri-altzari mugikorrak jartzea aurreikusten dute, eta bertan hainbat ekintza antolatuko dituzte. Herritarrek beraiek nahi duten eran erabili eta antolatzeko. Bestalde, tailerrak, kontzertuak, erakusketak, etab. antolatuko dira astero hiriko hainbat elkarterekin elkarlanean.

Lekua eta Data

  • Zehazteko.