Gazteak kontrakantxan

 

Kontrakantxan proiektuak gazteen aisialdi-ereduaren gaineko hausnarketa egin eta auzoaren beharrak aztertu ondoren, bertako kirol-instalazioak erabili eta euskal pilotako ikastaroak eskaintzea proposatzen du.

Proiektuaren helburua da bestelako aisialdi-eredu bat sustatzea, kirolean euskaraz aritzea, emakumeen ahalduntzea eta auzoko komunitatea eta sareak indartzea. Honela, hainbat ekimen, dinamika eta ikastaro antolatuko dituzte auzoko beste eragileekin elkarlanean. Gazteen artean euskal pilota sustatu eta emakume-talde bat sortu nahi dute.

 

Zer egingo duten

Pilota-ikastaroak antolatuko dituzte.

Lekua eta Data

  • Egia auzoa, Donostia. Data zehazteko dago.