Bideari

 

Bideari proiektuak ondarea eta ilustrazio zientifikoa ditu ardatz. Historia, pertsonaia esanguratsuak, ingurumena eta arkitektura uztartuko ditu proiektuak. Hasiera batean Errenterian garatuko da, baina etorkizunean eskualdeko herrietara ere zabaltzeko asmoa dute.

Hainbat gai jorratzen dira proiektu honetan, hala nola; ondarea, historia, ingurumena, arkitektura eta ilustrazioa. Herrian zehar ibilbide bat sortuko dute, hainbat interesgune izango dituena eta puntu hauetako bakoitzean informazioa partekatuko dute. Euskarri fisikoez gain euskarri digitalek ere garrantzia izango dute proiektu honetan: animazioak, errealitate areagotua, 3D…

 

Zer egingo duten

Herrian zehar zirkuitu bat sortuko dute bertako ondarea indartzeko. Edukiak diseinatuko dira hainbat euskarritan, bai fisikoetan eta baita digitaletan ere.

Lekua eta Data

  • Proiektua Errenterian garatuko da.
  • Data zehazteko dago.