Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak      

 

Ikigai: bizitzaren zentzua

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua:  Gutxienez 10 pertsona 

Trebatzailea: Julen Arrieta

 

 Helburu orokorra:

  • Gaztetasunean bizitza baldintzatuko duten erabakiak hartzen hasten dira. Erabaki horiekin asmatzeko orientazio orokor bat izatea funtsezkoa da, asmatuz gero bizitza guztian zehar eskertuko baitute. Hitzaldi honen helburua da bizitzan izan eta egin nahi den horretara bideratzen gaituzten arrazoien eta interesen multzoa zehaztea eta norberaren bidea topatzeko aukerak handitzea.

 

 Helburuak:

  • Bokazioa topatzeko osagarria izan.
  • Autoezagutza landu.
  • Zaletasunak zehaztu.
  • Gizarteko beharrak jakin.
  • Indarguneak finkatu.
  • Motibazioa handitu.
  • Errendimendua hobetu.
  • Etorkizunari buruz hausnartu.

 

 Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologiak erabiliko dira. Parte-hartzaileei erabakiak hartzen laguntzeko informazio erabilgarria azaldu, autoezagutzarako talde-dinamikak proposatu eta etorkizunari buruzko hausnarketak erabiliko dira.