InteRed     

 

InteRed hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten duen GGKE bat da, pertsona guztien parte-hartze aktiboa eta konprometitua sortuz justizia sozialaren, genero-berdintasunaren eta ingurumen-iraunkortasunaren alde egiten duena.

Ezagutzaren, hausnarketaren, konpromisoaren eta mobilizazioaren eraikuntza kolektiboa ahalbidetuko duten metodologiak sustatzen ditugu, 2030 Agendarekin eta haren 17 GJHekin bat etorriz.

30 urte baino gehiago daramatzagu genero-berdintasunaren eta hezkidetzaren alde lanean. Gurekin lankidetzan ari diren eragileekin bat gatoz egungo garaiei buruzko kezkan; izan ere, talde jakin batzuei (migratzaileak, LGTBIQA+, feministak) zuzendutako gorroto-diskurtsoen berpiztea eta genero-indarkeria edo klima-aldaketa bezalako ageriko errealitateen ukapena ikusten ditugu.