KIROL LANBIDEEN LEGERIA ETA KIROL LANGILEEN ERREGISTROA

 

2022. urtean Eusko Legebiltzarrak 8/2022 Legea onartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

Uda honetan argitaratu da 161/2025 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko 8/2022 Legea garatzen duena.

Dekretu horrek Kirol lanbide-kualifikazioen eskakizunez dihardu, 8/2022 Legeak dioena garatuz eta zehaztuz. Horrez gain, Legeak ezartzen duen kualifikaziorik gabeko langileen aldi baterako gaikuntza lortzeko baldintzak eta prozedurak azaltzen ditu.

Bestalde, EAE-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroa azaltzen du. Erregistro hori, jada, martxan dago, eta aipatutako Kirol arloko langile orok erregistroan alta emateko eskaera egin dezake.

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zerbitzukoek honen inguruko informazioa zabaldu nahi dute, Erregistroa aurkeztu eta horren nondik norakoak azaltzeko.

Horretarako, mezuan atxikitu dizuegun dokumentua prestatu dute, eta bertan duzue:

  • Informazio orokorra
  • Kirol langileen Erregistroan izena-eman eta kontsulta egiteko estekak.
  • Informazioa zabaltzeko aurrez aurreko aurkezpenetan izena-emateko estekak (Urrian egingo dituztenak)
  • ADI Laguntza birtuala

Dokumentuan ikus dezakezuen moduan, aurrez aurreko aurkezpen horietako bat Donostian izango da, Kiroletxean, urriaren 16an, 18.00etan. Interesa duenak izena-eman dezala.

Kirol langileen Erregistroan izena emateko esteka:

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroa - Kultura saila - Euskadi.eus

Azkenik, gai honi buruzko zalantzen aurrean kontsulta egiteko kontaktua honakoa duzue:

Tlf. 944032866

e-maila: kiroleskola@euskadi.eus

Arreta ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 eta 15:00-16:00
  • Ostiraletan: 9:00-14:00