Zer da KLB – Kirol Laguntza Bulegoa? Gipuzkoako kirol-erakundeei zuzendutako laguntza tekniko eta administratiboko zerbitzu osagarria da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatua eta gaur egun martxan dagoena. Zerbitzuaren ardura duen lantalde teknikoak aholkularitza espezializatua eskaintzen du funtsezko izapideetan: estatutuak, diru-laguntzak, lizentziak, fiskalitatea, jardueren antolaketa, gobernantza, komunikazioa eta beste hainbat alorretan. Klub eta kirol eragileei laguntzen diegu eguneroko kudeaketan eta proiektu berrien garapenean, hurbiltasuna, zehaztasuna eta etengabeko eguneratzea bermatuz.

Zer eskaintzen dugu?

Prozesu osoan orientatuko dugu: kirol-erakunde bat sortzetik plangintza estrategikora, laguntzak izapidetzera edo araudia betetzera. Material praktikoak, txantiloiak, fitxak, adibideak eta arreta pertsonalizatua eskainiko ditugu, urruneko laguntza barne. Beharrezkoa denean, dagokion agenteak behar duen lekuan eskainiko da, modu deslokalizatuan.

Gainera, KLBk aholkularitza hibridoaren eredu aitzindaria sustatzen du, arreta tekniko pertsonalizatua eta komunitatean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren politiken dinamizaziorako lurraldeko ekintzak uztartuz. Metodologia honek ikuspegi lokal eta parte-hartzailea du oinarri, eta jarduera fisikoa eta kirola eta elkarte-bizitza sustatzeko politika publikoetan berrikuntza gisa aurkezten da ikuspegi komunitariotik.

Egoitza: Kiroletxea (Anoeta pasealekua 5, Donostia)

Harremanetarako:klb@gipuzkoa.eus

Telefonoa / WhatsApp: 688 629 860

Arreta ordutegia

Ikasturtean zehar (iraila – ekaina):

Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara (aurrez aurrekoa eta online).

Gabonetako eta Aste Santuko oporraldiak:

Astean behin, bi txandatan: 10:00etatik–13:00etara eta 15:00etatik–19:00etara.

Uda (uztaila eta abuztua):

Bi hilabete hauetan ez da arreta presentzialik eskainiko. Taldea barne-formakuntzan, koordinazio-lanetan eta baliabideen hobekuntzan arituko da. Hala ere, harremanetarako kanalak —posta elektronikoa, telefonoa eta WhatsApp— aktibo egongo dira kontsulta premiazkoetarako edo izapide puntualetarako.

Edonola ere, Foru Aldundiko Jarduera Fisikoko eta Kiroletako Zerbitzuko administrazio eta teknikarien taldea urte osoan zehar egongo da eskuragarri goizeko ordutegian KLBren izapideekin koordinatuta edozein kontu artatzeko.