Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko tramiteak: 

 

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuan jakinaraztea:

Gipuzkoan aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten erakunde edo elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi beharko dizkiote aldez aurretik.

Komunikatu behar diren jarduerak:

  • Familia izaerarik ez dutenak
  • Gaua pasatzea dakartenak
  • 18 urtetik beherako pertsonekin direnak
  • eta 5 parte-hartzaile baino gehiago dituztenak.

Kanpamentu, oporretako toki, kolonia, auzolandegi, ibilaldiak…

Horretarako, honako FORMULARIO hau bete behar dute, eta erantsi:

  • Jarduerako talde-arduradunaren (begiraleak eta zuzendariak) aisialdiko diplomak.
  • Ostatu-erreserbaren edo gaua igarotzeko baimenaren kopia.

Araudia:

 

Dirulaguntzak:

Gazteria Zuzendaritzak diru-laguntzak ematen ditu udako oporraldian haur, nerabe eta gazteentzako aisia hezigarriko jarduerak antolatzeko. Hartzaileak:

  • Aisia hezitzaileko programak garatzen dituzten gazte-elkarteak.
  • Ikastetxeetako guraso-elkarteak.
  • Ikastetxeak.
  • Beste gizarte-erakunde batzuk.