Zestafest

 

Zestafest proiektuaren ardatza sormena izango da. Hainbat hitzaldi antolatuko dituzte eta landuko diren gaiak sormenaren ingurukoak izango dira: diseinua, artea, ilustrazioa, jasangarritasuna, feminismoa, kultura eta ekintzailetza.

Proiektuaren helburua da kultura, ilustrazioa eta diseinu grafikoaren garrantzia azpimarratzea. Euskal kulturaren sinbologiaren balioa nabarmendu nahi dute, hau guztia frontoi batean egingo diren hitzaldi eta podkasten bitartez. Gazte sortzaileak izango dira protagonistak.

 

Zer egingo duten

Hitzaldiak, kontzertua, podkasta.

Lekua eta Data

  • Maiatzak 25ean Hondarribian.