Atzealdea “Euskal Youtuber” lehiaketa berria martxan da!

Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duten lehiaketak euskarazko bideo onenak sarituko ditu

2019/10/29


 

“Euskal Youtuber” lehiaketa Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat da. Honen helburua da Sarea euskarazko edukiz hornitzea eta youtuber harrobiaren hazia izatea.

Azaroaren 24a da bideoak aurkezteko azken eguna. Bideoak euskaraz egin beharko dira eta bi elementu azaldu behar dira: “kartoizko kutxa” bat eta “gustatzen zaidalako egiten dut” esaldia. Bideoek minutu eta erdiko iraupena izango dute, gehienez, eta bakoitzak bere Youtube kanalean argitaratu beharko du. Nahi beste lan aurkeztu daitezke, bakarka edo taldeka. Izen-ematea youtubeskolak.eus webgunean egingo da. Bi sari nagusi banatuko dira:

 

  • Sari Nagusia: 13-14 urte bitartekoentzat Iphone 7 Plus bat
  • Sari Nagusia: 15-16 urte bitartekoentzat Iphone 7 Plus bat

 

Irabazleak jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da, Euskararen Etxean, Bilbon. Epaimahaia Ane Atxutegik eta Ibai Zarketak eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatuko dute.

Informazio guztia hemen aurkituko duzu. Animatu eta parte hartu!

 

Iturria: Zuzeu.eus