Atzealdea 2020ko Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: izena emateko epea zabalik

1.148 plaza eskaintzen dira, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen zein Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetarako

2020/03/09


Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2020ko Enplegu Publikorako eskaintza deialdia egin du. Zehazki, honako postuak eskainiko dira:

  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa: 1.021 plaza
  • Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoa: 127 plaza

Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 1.148 plaza horien banaketa, kidegoen araberakoa eta espezialitateen araberakoa da. Hautagaiek kontuan izan beharreko egutegia honakoa da:

  • Otsailaren 28tik martxoaren 18ra (biak barne): izen-emateak egiteko epea.
  • Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek programazio didaktikoa aurkez dezaten epea.
  • Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek merezimenduak aurkez ditzaten epea.
  • Lehen proba, ekainaren 20an.

Lehen proba gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira. Epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute.

Hautaketa-prozedura honi buruzko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura: www.euskadi.eus/hezkuntza