Atzealdea Aukeratu dira Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 programako irabazleak

Aurten ere parte-hartzea oso arrakastatsua izan da. Guztira, 105 artistak eman dute izena: 85 musikan eta 20 arte eszenikoetan.

2020/02/24


Katapulta Tour Gipuzkoa ekimena sustatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Donostia Kulturak eta kultur esparruan aspalditik lanean ari diren profil askotako musikarien Buenawista Prolleckziom`s elkarteak. Hautatutako talde eta artistek beren lanak aurkeztu ahal izango dituzte Gipuzkoan zehar, zirkuitu honi esker.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira, besteak beste: artista hasi berriei, gazteei bereziki, aukerak ematea; musikaren eta arte eszenikoen arloan hemengo talentua sustatzen laguntzea; kultur programazio egonkorra duten espazioen garrantzia nabarmentzea; eta kultur arloa dinamizatzea.

Programa honek hautatutako artistei honako aukera hauek eskaintzen zaizkie, Gipuzkoa osoan beren lanari oihartzuna emateaz gain:

  • Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.
  • 400 euroko ordain ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.
  • Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen-bideoa grabatzea,.

2020ko deialdian honako hauek izan dira Katapulta programan artista eta talde hautatuak: musikan, Ezpalak (Azkoitia, Zumaia, Zestoa, Tutera), Maite Larburu (Hernani), Matilda (Ordizia, Beasain)eta Voodoo Charms (Donostia, Hondarribia); eta bestalde, arte eszenikoetan, 21:12 Produkzioak (Donostia), “Sala de espera” lanarekin, eta Kokreta Teatro (Hondarribia), “Ahoy!” lanarekin.

Informazio gehiago hemen.