Atzealdea EHUk antolatutako “gazte ekintzailetza” bekak abian

“Gazte ekintzailetza” programaren helburua da enpresa-arloko ideia edo ekimenei laguntzea. 3.600 euroko diru-laguntza jasoko dute hautatutako proiektuek. Izen-ematea irailaren 20an amaitzen da

2019/09/18


Euskal Herriko Unibertsitateak “gazte ekintzailetza” programa abian jarri du. Honen bitartez enpresa-arloko ideia edo ekimenak sustatu nahi ditu. Hautatutako proiektuek aholkularitza profesionala jasoko dute eta ikastaro espezifikoetan parte hartu beharko dute.

Bekak jaso ahal izango dituzte UPV/EHUko titulatu eta ikasleek, baldin eta 2016-2017, 2017-2018 edo 2018-2019 ikasturteetan unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute. 2019-2020 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta daudenei ere parte hartzeko aukera emango zaie.

Gehienez 45 proiektu aukeratuko dira eta 3.600 euroko diru-laguntza jasoko dute proiektu hautatuetako ikasle edo titulatuek. Izena emateko epea irailaren 20a da.

 

Informazio gehiago hemen

Iturria: Gazte aukera