Atzealdea Euskal Herriko gazteen lankidetza-sarea abian da

Gazteen artean elkarlan egonkorrerako sinergiak sortzea du xede

2020/01/17


Eusko Ikaskuntzak, Euskadi eta Nafarroako Gazte Kontseiluen eta Udako Euskal Unibertsitatearen babesarekin, bai eta Akitania-Berria, Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ere, martxan jarri du “Euskal Herriko Gazteen Lankidetza” sarea. Honen helburua da, etorkizunari begira, gazteengan eragina duten gaiei buruz gogoetak egin, iritziak partekatu eta etorkizunerako helburu komunen diagnosia egitea.

Iazko abenduaren 14an Donostian, hainbat ikuspegi, diziplina, jatorri eta generotako Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 18 eta 35 urte arteko berrogei gazte elkartu ziren “Gazte Agora” izeneko foroan, gai horietaz eztabaidatzeko. Partaidetzazko kultura berri baten erronkak, tresnak eta elkarlanerako ildoak identifikatu ziren: foroan, besteak beste, atera ziren partaidetzazko kultura berri baten sustapen eta bermea, elkarguneen sorrera, elkarlana oinarrian izatea, komunitatea sortzea proiektu partekatuen inguruan komunitatea sortzea edo ahalduntze-bidean subjektu aktibo izatearen funtsezko ideia.

Datozen hilabeteetan hitzordu berriak egongo dira gazteen lankidetza-sare honi jarraipena emanez: otsailaren 8an Iruñean, eta martxoaren 14an Baionan, hurrenez hurren. Horien ostean, mugaz gaindiko foro handi bat ospatuko da ordura arte jasotako ekarpenak batu eta emaitzak aurkezteko.

Informazio osoa: Eusko Ikaskuntza