Atzealdea Gazteen Euskal Behatokiak enpleguari buruzko ikerketa berria kaleratu du

Gazteen Euskal Behatokiak bere azken argitalpena aurkeztu du: ‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2017’. Liburu hau Gazteak izeneko bildumaren hamalaugarrena da. Bilduma honetan Euskadiko gazteen egoera aztertzen saiatzen diren hainbat ikerketa aurki daitezke. Oraingo honek enplegua du ardatz.

2019/04/08


‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2017’ ikerketa etxez etxe egindako inkesta batean oinarritzen da.

Inkesta horretan 16 eta 34 urte bitarteko ia 2.000 gazte elkarrizketatu dira.

Ikerketan enpleguari buruzko hainbat arlo aztertu dira:

Gazteen lan-eskarmentua
Nola hasten diren gazteak lan-munduan
Lan-baldintza, hau da, kontratu mota, lanaldi mota, soldata eta abar
Zenbatek lan egiten duten norberaren kontura edo besteren kontura
Zein sektoretan egiten duten lan, publikoan edo pribatuan…
Ikasten edo langabezian dauden gazteek dituzten egoerak eta lan-aurreikuspenak ere aztertu dira.

 

 

LANALDI PARTZIALEKO LANAK UGARIAK DIRA

Datuek aditzera ematen dute, gaur egun, ikastea dela gazteen zeregin nagusia eta lanean ari direnen artean ugariak direla aldi baterako lanak eta lanaldi partzialeko lanak.

Hala ere, azpimarratzekoa da langabezian dauden gazteen kopurua nabarmen jaitsi dela, lanaldi partzialak ere aurreko urteekin konparatuta murriztu direla, soldatek pixka bat gora egin dutela, epe laburrean lana aurkitzeko itxaropena handitu dela, lan bila dabiltzanen artean, eta lehen baino gutxiago direla lana izateko nahitaez atzerrira joan beharko dutela uste duten gazteak.

TXOSTENA [PDF]