Atzealdea Gipuzkoa Talent Forum-en 3.edizioa ospatuko dute, abenduaren 23an, Donostian

Gipuzkoa Talent Forum-eko 3. edizioan 27 enpresa eta Gipuzkoan lan egin nahi duten gazte talentudunek parte hartu ahal izango dute. Lurraldeko puntako enpresak talentu onenarekin elkartzeko jardunaldia izango da

2019/12/17


Gipuzkoa Talent, Gipuzkoako Foru Aldundia talentuaren inguruan garatzen ari den estrategia globala da. Helburua da talentua erakartzea eta eustea. Gipuzkoa Talent Forum topaketa estrategia integral horren barruan kokatzen da. 3. edizioa da aurtengoa eta abenduaren 23an ospatuko da Donostiako Reale Arenan, goizeko 9:30etatik 14:00ak arte.

 

Gipuzkoa Talent Bulegoa Gipuzkoako enpresetan lan egitera kanpotik etortzen diren profesionalak hartzeko martxan jarri zen. Gainera, Gipuzkoa Talent Forum, nazioarteko topaketak, Talentia programa, Fellows eta beste zenbait programa gauzatzen ditu.

 

Hauek dira Gipuzkoa Talent Forum-aren hirugarren edizioan parte hartuko duten enpresetako batzuk: ABC Compressors, AF-Incepal, Alcad, Amenabar, Ampo, Angulas Aguinaga, Biele, BPTD (Basque Precision Technology District), CAF, Danobat Group, Egile, Fagor Arrasat, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, Fidenet, Grupo Indaux, Grupo Ulma, Ibarmia, Ibermatica, Ikerlan, Ikusi, Irisbond, Irizar, Jema, Energy, Kirolbet, Mondragon Assembly, Nuavis, Orbea, Orkli, Orona, Salto Systems, Sarralle, Siemens-Gamesa, Spyro, Talleres Myl, Tecnalia, Uvesco, Vicomtech, Viralgen, eta Zucchetti.

 

Informazio gehiago eta izena emateko, hemen!

Programa deskargatu