Atzealdea Gipuzkoan Gazte Tour: Shintoma, Wave banda, DJ Artie Escolar eta doako graffiti-tailerra Arrasaten

Shintoma, Wave banda, DJ Artie Escolar eta doako graffiti-tailerra.

2018/07/04


UZTAILA

14 UZT

Shintoma, Wave banda, DJ Artie Escolar eta doako graffiti-tailerra

Monterron parkea - ARRASATE 
17:30

17.30h DOAKO GRAFFITI-TAILERRA:

Ikasi grafitiaren teknikak eta animatu espresatzera.

 

19:30 WAVE BANDA:

Bergarako lau gaztek 2016an sortua. Musika-estilo desberdinak landu dituzte, beren post-punk estiloko abestiak konposatu arte.

 

20:30 SHINTOMA:

Eskarmentu handia penintsulako iparraldeko raparen agertokian. Bilboko underground-aren ordezkari izan den ekitaldi ugariez gain, estatuko artista garrantzitsuenetako batzuekin izan da eszenatokian (Mucho Muchacho, Cookin’ Soul, Violadores del Verso, Chulito Camacho o Dogma Crew, besteak beste).

Bere kantari-alderdiari erantsi behar zaio finalista nazionala izan zela Red Bull Batalla de Gallos lehiaketan 2007an eta 2008an, talde-lehiaketako irabazle Bartzelonako Hipnotik Festival jaialdian 2007an eta 2008an, Bilbao Jet Lag jaialdiko garaile, eta baita estatuko beste hainbat sariketatan ere.

BertsoHop-eko erakustaldietan parte hartu du, Rapa eta Bertsolaritza uztartuz. Hala, moldakortasuna eta beteranotasuna erakutsi ditu erronka berrietara egokitzeko orduan.

Ezaguna da, halaber, esatari gisa duen gaitasuna; ekitaldi ugari aurkeztu ditu, esate baterako, Break On Stage, RedBull King Of The Rock edo Bilbao Jet Lag.

 

21:30 DJ ARTIE ESCOLAR:

Ohikoa da Gipuzkoako dj-giroan. Donostiarra da eta bertan bizi da. Musika-arloko lehen urratsak Hip hop Jaula de Grillos taldean edo 100% Gourmet Records proiektuan eman zituen. Erreferentziazkoak diren hainbat klubetan mugitzen da, eta behin baino gehiagotan parte hartu du Heineken Jazzaldia bezalako ekitaldietan, edota Sala Siroco-ra joan da (Madril). Parte hartu du, besteak beste, Brutal Dj Contest eta Gaztea Dj lehiaketetan; azken hori, gainera, irabazi egin zuen.